Sindikatu ezberdinek manifestazioak deitu dituzte otsailaren 25erako

Maider Navarro Alustiza 2023ko otsailaren 23a

 

Osakidetza defendatu eta osasungintza publikoaren alde manifestazioetara deitu dute TOPA eta sindikatuetako kideak

TOPAk eta SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek eskainitako prentsaurrekoan jakinarazi dute lan-prekarietatea osasun publikoaren arazo handiena izaten jarraitzen duela, baina aldi berean aurrera jarraitzen dutela murrizketek. 

TOPA: "Herritarrei eskaintzen zaien osasun-laguntza gero eta zailagoa da eskuratzea eta kalitate txarragoa du"

Osakidetzak ez duela erabakitzeko ahalmenik ere jakinarazi du Joana Mendez LAB sindikatuko kideak eta Osasun Sailak ez duela sindikatuen aldarrikapenetako bakar bat ere aintzat hartzen, aldiz, osasun publikoa eraisteko bidean jarraitzen duela.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA