Istripuaren berri goizeko 9:00ak aldera jaso du Sos deiakek. Bertara, suhiltzaileak, Ertzaintza eta osasun larrialdietako langileak gerturatu dira. Suhiltzaileek gizonezkoa auto barrutik atera ondoren, medikuak suspertze lanetan aritu dira, baina ezin izan dute gizonezkoaren bizitza salbatu. Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da.