Xubane Uribarrenak omenaldi beroa jaso du

Erredakzioa 2023ko ira. 25a, 11:14

Xubane Uribarrena arraunlariak lizartzarren omenaldi beroa jaso zuen ostiralean. Arraun Lagunak taldearekin denboraldi bikaina egin ondoren, Eusko Tren liga eta Kontxako Bandera irabazi ditu taldeak, Lizartzan bizi den trintxerpearrak herritarren babesa jaso zuen.

Lizartzan ekitaldi hunkigarria prestatu zuten, herriko haurrek sortutako abestia kantatu zioten Uribarrenari. Dantza taldekoek ere emanaldi berezia egin zuten eta Otsabio Kirol Elkartearen oparia ere jaso zuen.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA