Ayala Serrano larrauldarrak Laboral Kutxarekin egingo du profesionaletarako saltoa

Joanes Imaz Akizu 2026ko uztailaren 23a

Oriako Txirrindulari Eskolan lehen pausoak eman ondoren, Cantabria Deporte-Rio Miera taldean egin ditu azken bi denboraldiak. 

Ayala Serrano larrauldarra Laboral Kutxa- Euskadi taldean arituko da hurrengo bi urteetan. 19 urterekin egin du profesionaletarako saltoa. 

Azken urteetan lortu dituen emaitza bikainek ekarri diote Labroal Kutxara iristeko aukera. 23 urtez azpiko Espainiako Txapeldun izan zen ekainean. Iaz Espainaiko Kopan, 23 urtez azpiko kategorian, irabazle izan zen. Bere txirrindularitza ibilbidea Oriako Txirrindulari Eskolan hasi zuen Serranok.  Gazte mailan Munduko Txapelketan parte hartutakoa da eta azken bi urteetan Cantabria Deporte- Rio Miera taldean korritu du. 

Larrauldarrarentzat Laboral Kutxa taldea ez da arrotza. Urtarrilean Alacanten taldearen egonaldian egitura barrutik ezagutzeko aukera izan zuen.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA