Eñaut Urcaregui larrauldarrak irabazi du Usurbe Proba

Joanes Imaz Akizu 2023ko apirilaren 25a

Danena taldeko Eñaut Urcaregui txirrindulari larrauldarrak irabazi zuen larunabtean Beasainen jokatutako Usurbe Proba. Kadete mailako txirrindularien lasterketak ia 40 kilometroko ibilbidea zuen. Helmugara iristeko 5 kilometroren faltan kokatutako Olaberriko gainak egin zituen galbahe lana. Azken metroetan 19 laguneko ihesaldiari metro batzutako aldea lortuta ziren Urcaregui berak eta Ekain Imazek, larrauldarrak lortu zuen esprinta irabaztea. Bi hauen atzetik helmugaratua Danena taldeko Oier Aranak osatu zuen podiuma.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA