Tolosako EAJko Udal Taldeak "Atauts" babesteko eskaria helarazi dio EH Bilduko Udal Gobernuari datozen iñauteriei begira

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako EAJ-PNV

Iazko iñauterietan Oteizaren "Atauts" eskulturak jasan zituen kalteak ekiditea eta tolosar guztion ondarea babestea da asmoa

Gaur goizean, Tolosako EAJko Udal Taldeak honako eskaera hau egin dio EH Bilduko Udal Gobernuari datozen iñauteriei begira: babes dezala Triangulo Plazan kokatzen den Oteizaren "Atauts" eskultura.

Arrazoiak honako hauek dira:

- Iazko iñauterietan eskultura honek pairatu zituen kalteak ekiditearren eta errepika ez daitezen.
- Tolosar guztiona den ondarea babestearren.
- Tolosako Udalari, aurreko Udal Gobernuak hala erabakita, "Atauts" eskulturaren berroneratzeak diru kopuru haundia suposatu diolako; zehazki, 9.498,50 eurotako kostua suposatu du tolosarrontzat gauzatutako konponketak.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA