Xarles Iturbe EAJko alkategaiak Tolosarekin konprometitutako pertsonek osatzen duten talde sendoa eta anitza aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako EAJ-PNV 2023ko mai. 3a, 16:53

  • Xarles Iturbek, “pertsonak erdigunean jarri eta Tolosa bizi bat eraikitzeko” lan egingo dutela nabarmendu du

Tolosako EAJ-PNVk talde “sendoa, anitza eta Tolosarekin konprometitutako pertsonekin osatua” izango du “etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta Tolosak aurrera egiten eta hobetzen jarrai dezan, herritar guztien eskutik”. Xarles Iturbe alkategaiak maiatzeko hauteskundeetan bidelagun izango dituen taldekideak aurkeztu ditu. 

“Pozik eta harro” agertu da eta Iturbe, bereziki, “oso eskertuta” bere taldea aurkezterakoan: “Gure herriarenganako maitasunak eta Tolosaren alde lan egiteko gogoak batzen gaitu. Hautagaitzatik Tolosarekiko gogoa, ilusioa eta konpromisoa nabarmenduko nituzke. Talde anitza, gaitasun handikoa, profil desberdineko pertsonez osatua”. Hautagaiak ziurtatu duenez, talde jeltzalearen helburu nagusia da “Tolosak proiektu berriekin aurrera egitea”.

Iturbek bere taldeak bultzatuko dituen ardatzetako batzuen berri ere eman du: “Pertsonak erdigunean jartzen dituen Tolosa bizia nahi eta behar dugu. Ekonomikoki oparoa, enplegu-aukera berriekin, adinekoen eta gazteen ongizateaz arduratzen dena. Etxebizitza aukera berriak eskaini nahi ditugu Tolosan, gazteek  Tolosan bizitzeko aukera izan dezaten, alokairuaren aldeko apustu garbia eginez”. Halaber, Iturbek adierazi du “Tolosa parekideago, euskaldunago, kulturalki biziago, kirolzaleago, berdeago, atseginago eta irisgarriago baten alde” lan egingo dutela. “Hamaika proiektu ditugu hori lortzeko, eta batzuk aipatu nahiko nituzte: alokairuko etxebizitza babestuak Iurramendin eta Amarotzen; aparkaleku-alternatiba berriak; ospitale publiko berria Tolosan; Andragora, Tolosaldeko emakumeen etxea; Apatta industrialdearen 2. fasea eta ELIKER, Kalitatezko Elikadura Zentroa, garapen ekonomikoa bultzatzeko; Alde Zaharra biziberritzeko plan berezia eta Zumarditxikia herritarren eskura jartzea; kultura-azpiegiturak berrantolatzea: besteak beste, liburutegi berria, Euskararen Etxea eta gazteei eskainitako zerbitzuak indartzeko; trantsizio energetikorako urratsak eta parte hartzeko bide iraunkorrak sustatzea, kalitatezko arreta bermatuz. Aurrera Batera Tolosa!", gaineratu du.

Ondokoa da Tolosako EAJ-PNVren datozen hauteskundeetarako taldea:

 

IZENA

ADINA

IKASKETAK - LANBIDEA

1

Xarles Iturbe Pasaban

44

Industria Ingeniaria eta Executive MBA. Zinegotzia 2021-2023.

2

Biotza Agirre Ugalde

50

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna. Kontabilitate auditorea, irakaslea eta ikasketa buru.

3

Leire Zubeldia Rezola

51

Ingeles Filologian lizentziaduna. Irakaslea. Atzegiko etxebizitza tutelatuetan hezitzailea. Nazioarteko harremanen arduraduna La Sallen.

4

Xabier Balerdi Tolosa

58

Filosofia eta Letretan lizentziaduna. Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariordea. Zinegotzia 2019-2023.

5

Ainhoa Dominguez Landa

50

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna. Lanbide Heziketako irakaslea eta tokiko eta nazioarteko hainbat proiekturen koordinatzailea.

6

Patxi Amantegi Zubiria

57

Lanbide Heziketa - Elektrizitatea. Goi Tentsioko elektrizitate sareen mantenu langilea. Zinegotzia 2015-2023.

7

Iker Uson Gonzalez

43

Politologoa. Gizarte-Langilea. Giza Eskubideetan doktorea. Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte-langilea.

8

Izarne Iglesias Garcia de Iturrospe

33

Gizarte Hezitzailea. Kirol monitorea. Fraisoro-Uliazpin zaintzaile. Zinegotzia 2019-2023.

9

Itxaropena Urkiola Negredo

45

Ingeles Filologian lizentziaduna. Ikastolako irakaslea.

10

Jon Zalduendo Telleria

26

Zuzenbidean graduatua. Alegiko Udaleko Idazkari Kontu-Hartzailea.

11

Nerea Zamora Etxebeste

48

Gizarte hezkuntzan diplomatua, Magisteritzan diplomatua eta Irakasle lanetan.

12

Javier Zabala Sastre

46

Ingeniari Industriala Mekanikoa eta Enpresen Antolakuntzan. Ingeniaria enpresa industrialean.

13

Joana Ezkiaga Jauregui

33

Giza Zientzietan eta Komunikazioan lizentziaduna. Komunikazio arduraduna.

14

German Ormazabal Artolazabal

57

Zuzenbidean lizentziaduna. Goi Mailako Musika ikasketak.
Euskal Herriko Gazte Orkestrako Zuzendari Nagusia. Familia enpresa bateko Administrazio Kontseiluko Lehendakari.

15

Ainhoa Etxeberria Aranburu

54

Magisteritzan diplomaduna. Administraria.

16

Aritz Davila Beraza

31

Goi-Mailako Marketin zikloa. Administrazio eta Finantzetako Goi-Mailako zikloa. Administraria, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun Justizia eta Gizarte Politikako Familia zuzendaritzan.

17

Olatz Peon Ormazabal

 

53

Gizarte Lanean diplomaduna. Tolosako Alkate 2015-2023.

18

Jokin Azkue Arrastoa

62

Psikologian lizentziaduna. HABEko Zuzendari Nagusia Eusko Jaurlaritzan.

19

Jokin Bildarratz Sorron

60

Tolosako Alkate 2003-2011. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua.

20

Mirentxu Etxeberria Arrue

87

Tolosako Alkate 1983-1987.

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean