Ekainaren 4an egingo da Abraham Olano - 11 Tontor zikloturista martxa

Erabiltzailearen aurpegia Oriako Txirrindulari Eskola

ABRAHAM OLANO - 11 TONTOR zikloturista martxa, lehia kutsurik gabeko proba da, eta 2023koekainaren 4 an izango da, goizeko 8:30etan abiatuta.ORIAKO TXIRRINDULARI ESKOLA da probaren antolatzailea.

Proba Tolosan eta Gipuzkoako errepideetan izango da, eta irteera eta helmuga USABALGO KIROLDEGIAN izango dira. Segurtasun eta kontrol arrazoiak direla eta, guztiz debekatuta egongo da ordua baino lehenago irtetea; Errepidea zabalik egongo da trafikora, eta beraz, partaideek indarrean diren zirkulazioko arauak errespetatu beharko dituzte.Martxak parte hartzeko bi aukera eskaintzen ditu: ibilbide luzea, 133 km-koa, eta ibilbide motza, 90 km-koa. Ibilbidearen xehetasun guztiak, mapa eta profila honako webgunean daude argitaratuta: https://www.oriakotxe.com/abraham-olano-11-tontor/euskara/

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA