
TOKIKOM Sariak banatu ditugu gaur, Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako Campusean. Bertan izan dira TOKIKOM osatzen duten euskarazko toki hedabideetako ordezkariak eta baita erakunde publikoetakoak ere, hala nola, Eusko Jaurlaritzako Aitor Aldasoro, eta Gipuzkoako, Bizkaiko zein Arabako Foru Aldundietako, Garbiñe Mendizabal, Nestor Atxikallende eta Joseba K. Perez de Heredia ordezkariak. TOKIKOM-eko presidente Iban Arantzabalek egin ditu sariketako lehen hitzak. “Sariak banatzearekin batera adimen artifiziala izango dugu berbagai eta erronka handiak ditugu zentzu honetan. Urbano Garcia Alonsori irakurri diot kazetariaren balioa egongo dela, kontrastean eta konfiantza eta sinesgarritasuna ematean. Adimen Artifiziala gure egin behar dugu guk, hori guztia lantzeko”. Eusko Jaurlaritzako ordezkari Aitor
Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean: Goienaren ‘Puntua’, Aiaraldea eta Antxeta Irratia saritu ditugu TOKIKOM Sarien 2025eko edizioan
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.