Politikariak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Ozaita 2023ko mai. 22a, 15:50

"Politicos estafadores juegan a vivir de ti", abesten zuen Evaristok, oraindik mukiak jaten genituen garaian. Beti egon dira ahots kritikoak, baina politikariak nahiko errespetatuak ziren orokorrean. 2008-ko krisiarekin batera, ordea, politikariak jo puntuan jarri eta larrutzen hasi zen gizartea, ia goiko eta beheko politikariak bereiztu gabe. Tabernetako barretako iraultzaileez gain, etxeko sofa erosoetako twitterreko iraultzaileak agertu ziren gainera.

Herriek martxan jarraitu behar dute, ordea, eta hauteskundeak iristen dira, askotan nahi baino azkarrago: "lau urte igaro al dira dagoeneko?", eta lau urte zaharrago. 2023 urtean ere, Tolosaldeko 28 herrietan zerrendak osatu dituzte, eta ehunka pertsonek bete dituzte; ia gehienetan sosik espero gabe, txalo zaparraden zain egon gabe. Herrigintzan sinesten duten herritarrak dira, behetik gauzak egin behar direla pentsatzen dutenak, eskatzeko baino, emateko prestuago daudenak. Eta bai, maila indibidualeko irabaziei baino, alor kolektiboa lehenesten dutenak. Herri bizia nahi dute, eta horretarako, familiari, lagunei eta euren denbora libreari orduak jango dizkiete, tamalez.

Miresmen guztia politikari hauei, bertako herritarrekin osatutako aukera guztiei: txapela kendu eta aurreskua dantzatu. Kritika errazaren gainetik, ilusioz ekingo diote lanari, batzuetan hanka sartuz, baina gehienetan asmatuz. Ahal bada, umiltasunetik.

Gomendio txiki bat soilik: ez utzi burokrazia eta administrazio makinariari zuen ametsak oztopatzen. Frenatuko zaituzte, baina ekin berriro. Gure ametsengatik!

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean