Joxean Jauregiri merezitako omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana Pelota Elkartea 2026ko maiatzaren 13a

Joxean Jauregi Behar Zanako arduraduna izan zen urte luzez.

Aipatu herri era klubekin egun dugun lankidetza berari zor diogu. Trinketean murgildu gintuen, eta Behar Zana pilota eskolan esku pilota eta erraminta jokamoldeak bere eskutik landu ziren. Emakume pilotariei ikusgarritasuna emanez, euskal pilotaren sustatzaile sutsua izan zen eta urte askoan erreferente izan zen Joxean.&nbspGaur egun ere pilotazale amorratua da eta larunbatean Behar Zana elkarteak merezitako aitortza eskainiko dio. 

10:30ean errebote partida izango da eta ondoren ekitaldia. Euria egingo balu, Bear Zana pilotalekuan joko garbi partidak jokatuko dira eta ondoren omenaldi ekitaldia. Aspaldiko pilotariak, gaur egungoak, bertsolariak, dantzariak…izango dira bertan.

Zatoz zu ere Joxanen omenaldira!

 

Erlazionatuak

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA