Behar Zanakoak Gipuzkoako onenak infantil mailan

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana Pelota Elkartea

Denboraldi ezin hobea daramate Behar Zanako pilotariek. Errendimenduko infantiletan 1.mailan pasa den astean txapela irabazi zuten Eizagirre-Iraolak, Lanzeta taldekide izanik Ataungo Labaka eta Olano Bergarakoaren aurka. Añorgarren aurka 2.mailan irabazi zuten txapela Ezkioga eta Urruzolak. 

Ekialde adarreko finalean ere, 1.mailan Etxarri-Illarramendik irabazi zuten 1.saria.

Aipatu beharrekoa da, kadete mailan Euskal Liga irabazi zutela Otaegi-Cabalerok eta Udaberri sariko 1.mailan Zufiria-Illarramendik 22-21 galdu zutela finalerdia.

 

Jarraitu horrela!

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA