Partiden emanak ez du atsedenik

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana Pelota Elkartea

Aipatzekoak bereziki, joko garbian Dieguez eta Artolak infantil mailan Zubietan Gipuzkoako finalerdia jokatuko dutela eta Itxaso Erasunek Bizkaia sariko finala jokatuko duela ostiralean Bilbon.

Azken txanpan sartuak dira Gipuzkoako errendimenduko txapelketak, Udaberri Sarikoak, Aiztondoko topaketa eta beste.

Aste honetan, paletaz, joko garbian zein  eskuz 8 txapelketa ezberdinetan lehiatuko dira gure pilotariak. Aiztodokoa, Gipuzkoakoa, Udaberri saria, Bergarako saria, Barañaingo txapellketa, Baztango udaberrikoa, Zaramagakoa eta Bizkaia torneoa. Joko garbian, paletaz eta eskuz. Bada zerbait.

Guztira, aste honetan gure pilotariek, 22 pilota partida jokatuko dituzte.

Partida guztien kartelak ikusteko egin klik hemen.

 

Zorte on denei!

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA