Behar Zanako pilotariek aste honetan 71 partida jokatuko dituzte

32 pilota partidu ofizial, txapelketa pribatuetan 1, eskolartekoan 26 eta aiztondo topaketan 12 partidu  jokatuko dituzte partida guztien kartelak ikusteko sartu behar zanaren  www.beharzana.eus web-gunean edo egin klik hemen.

 

Aste honetan Villabonan 18 pilota partidu jokatuko dira ostegun, ostiral eta larunbatean. 16 federatuak izango dira eta 2 Aiztondoko XXVI. topaketari dagozkionak. Gipuzkoako txapelketa zein Udaberri Sariko partidak izango dira, eskuz eta joko garbian, ezker paretan eta trinketean.

Guztira partida ofizialei dagokienez, Gipuzkoako txapelketa eta Udaberri sarian 26 partida jokatuko dituzte, 6 Euskal Ligako partidak izango dira.

Partidak Gipuzkoa osoan barna jokatuko dituzte, Getaritik Zegamaraino, Astigarraga, Hernani, lazkao eta beste hainbat herriekin batera. 

Aiztondoko XXVI. Aiztondo pilota topaketa jokatzen jarraituko dute Aiztondo bailarako herrietako taldeetako pilotariak. Villabonan Infantilek jokatuko dute aste honetan. 

Bestetik, Baztango XXXIV. txapelketa hasia da eta Larrartek jokatuko du aste honetan. 

 

ZORTE ON DENEI!

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean