Behar Zanako pilotariek aste honetan 48 partida jokatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana Pelota Elkartea

28 pilota partidu ofizial, tapelketa pribatuetan 4 eta Aiztondo Topaketan 16 partidu  jokatuko dituzte partida ia guztien kartelak, tokiak eta jokatuko duten pilotarien kartelak ikusgai dituzue gure web orrian. www.beharzana.eus webgunean, "ezagutu pilota taldea" eta "partida guztiak" hautatu.

 

Aste honetan Villabonan 5 pilota partidu federatuz gozatzeko aukera izango da. Gipuzkoako txapelketa zein Udaberri Sariko partidak izango dira, eskuz eta joko garbian, ezker paretean eta trinketean.

Guztira partida ofizialei dagokienez, Gipuzkoako txapelketa eta Udaberri sarian 23 partida jokatuko dituzte, 4 Euskal Ligako partidak izango dira.

Aiztondoko XXVI. Aiztondo pilota topaketa jokatzen jarraituko dute Aiztondo bailarako herrietako taldeetako pilotariak.

Zaramagako txapelketan elite mailan Cestau eta Erasunek, Arkupe txapelketan final laurdenak Illarramedik, EMC txapelketan Larrartek eta Maizek Ducassue-ren aurka jokatuko dute.

ZORTE ON DENEI!

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA