Zaballako espetxean pilota saioa

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana Pelota Elkartea

Behar Zana pilota taldeko lan-taldeak eguneroko pilota jardunaz haratago, ordu eta lan handia eskainiz, bestelako jarduerak ere antolatzen eta aurrera eramaten ditu.
 
 

Pasa berri den 2024an 8 pilota saio eskaini genituen Arabako Zaballa espetxean.
 
2/2023 LEGEA, martxoaren 30ekoa, Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolarenako
2. artikulua – Printzipio gidariak, legearen helburuak eta jarduteko irizpideak atalean jartzen du:
 
Espetxeetako presoentzako jarduera fisiko eta kiroleko programak sustatzea, haien gizarteratzea lortze aldera.
 
Saio hauetan, Euskal Pilotako jokamoldeak ezagutarazi genizkien bertako gure "ikasle" emakumezko eta gizonezkoei.
 
Paletaz aritu ginen bi egunez baina batez ere esku pilotan jolastu-jokatu eta ikasi zuten.
 
Ikasteko grinarekin eta gogo handiz bildu ziren gure teknikariengana. Eguneroko jarduneko fruituak ikusi genituen eta azken jardunaldian pilota jaialdia ospatu genuen bertako pilotariekin eta Behar Zana inguruko pilotari afizionatuekin.
Egunero ikasten dugulako zerbait.
 
Jarraituko dugu han eta hemen pilotaren bitartez kirola, osasuna eta bestelako baloreak helarazten.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA