Larubatean Amasan, jubenil 3.mailan eskuz binaka Olasagasti-Larrarte bikoteak final erdietako partida jokatuko dute Abantzuko bikotearen aurka.
Alegin, infantilen errendimendu mailan paletaz Ortiz de Murua-Agbons bikoteak molle-pelle pilotaz Gipuzkoako finalerdietako partida jokatuko dute larunbatean.
Alkizan ostiralean Igotz Urruzolak Gipuzkoako infantil 2.mailan final laurdenetako partida izango du Zazpiturriko Toledoren aurka.
Villabonan, infantil 1. mailan Eizagirrek Intzako Jauregiren aurka izango du final laurdenetako partida.
Etxarrik, alebin 1. mailan final laurdenetakoa izango du Ilunpeko Arandiaren aurka.
Arrasaten, leire Lertxundik, infantil 3. mailan final laurdenetako partida iznago du Dominguezen aurka.
Bestetik, Gipuzkoako nagusien lehen mailan azken txanpan gaude eta Olasagasti eta cestauk final laurdenak jokatuko dituzte Olaizola Abantzukoaren eta Gorostidi Zazpiturrikoaren aurka hurrenez hurren.
Larunbatean Villabonan, Behar Zanatik utzita KUKUn ari den Aratz Luixak, Alain anaiarekin Gipuzkoako Paleta goma finala jokatuko du Euskal Jolas taldearen aurka.
Final zortzirenetako partidak ere izango dira eskuz banaka.
Txapelketa pribatuetan, Soroaren oroimenezkoan jokatuko du Cestauk igandean Albenizekin Ibarluzea-Garmendiaren aurka.