Jon Erasun eta Xabier Barandiaran Gipuzkoako 1. Mailako azpitxapeldun 22-18 galdu eta gero Arluzea - Olidenen aurka

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana Pelota Elkartea

Atzo gauean Villabonako Bear Zana pilotalekuan partida osoa parekatua joan zen baina Erasuni eskuin eskuan sartutako pilota batek, bere jarduna baldintzatu zuen partida osoan.

 

Partida ona osatu bazuten ere, eta eskura izena arren, ezin izan zuten partida irabazi.

Finalean Barandiaranek maila oso ona eta partidako tanto onenak egin zituen eta Erasunek txapelketa osoan zehar emandako maila goraipatu behar da.

Finalera sailkatu ta, Behar Zanak maila igo eta datorren denboraldian Ohorezko mailan jokatuko du.

Zorionak irabazleei eta animo bikote!

#pilotakadekbatzengaituzte

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA