Urruzola, Esnaola eta Lizaso Behar Zanako pilotariek eta EPLEko Urmenetak Madrileko Beti Jai pilotalekuan jokatuko dute larunbatean

Madrideko Beti Jai pilotaleku berrituan jokatzeko aukera izango duten euskal pilotari bakarrak, oraingoz, Behar Zanako Julen Urruzola, Arkaitz Esnaola eta Iñaki Lizaso izango dira. Laukotea osatuko du Eple taldeko Iker Urmeneta añorgarrak. Beraz, partida historikoa izango da.

Larunbatean, urriak 26an 13:00etan izango da partida eta sarrera guztiak amaituta daude aspalditik. Bezperan, urriak 25ean Madrideko El Molar-en jokatuko du laukoteak gaueko 20:00etan.
 
"Villabonako Besamotzak" Pedro Yarza zenak 1883an jokatu zuen Madrideko "Euskal Jai" eta "Fiesta Alegre" pilotalekuetan, xixteraz zein punta boleaz. "Beti Jai" pilotalekua 1894an eraiki zuten eta "Besamotza" ordurako erretiratua zegoen. 1898an hil zen.
 
Oraingoan, "Besamotzaren" omenez, jokatu ez zuen partida jokatuko dute lau Gipuzkoarrek.
 
Aipatu, 4000 ikusle izango direla asteburuan zehar antolatu dituzten partidak ikusten. Berez ezingo da partidarik jokatu gerora, babestutako eraikina delako. Horregatik, partida hauen garrantzia. Dena den, aurrera begira halako partida bereziak jokatzeko lanketak izango dira, izan ere, garai haietan jokatzen zen punta bolea jokamoldea Villabonan jokatzen dugun joko garbiaren oso antzekoa zen eta joko garbia Beti Jaien ikustea ederra litzateke.
 
Eskerrak eman beharrean gara Salvemos el Frontón Beti-Jai de Madrid plataformari, haiengatik ez balitz Euskal Pilotako frontoi berezi hau eraitsia izango zelako. Eta nola ez @pelota.a.mano.madrid taldeko kideei, Madriden pilotaren alde egiten ari diren lanagatik.
 
Eta zorionak ere, pasa den astean inauguratu zen bertako interpretazio zentrurako Daniel Carballok egindako lan guztiagatik.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean