Igandean, 17:00etan hasita hasiko da jaialdia. Lehen partidan, paletaz binaka nagusi mailako finala jokatuko da. 10 bikote aritu dira lehian eta bi onenak Arregi-Mendigain eta Luisa-Otaegi izan dira. Final orekatua eta bikaina espero da.
Ondoren, eskuz binakakoa jokatuko da. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Errioxatik etorri diren 50 bikote ezberdinek jokatu dute txapelketa, eta bi bikote onenak Canabal-Garmendia eta Rekalde-Alduntzin izan dira. Partida irekia eta gogora aurreikusten da.
Astelehenean best ebi final jokatuko dira, Olaederra frontoian. Frontenis banaka, Aburuza eta Luixaren artekoa eta eskuz binaka herrikoia Mujika-Esnaola eta Altzelai-Sorrondegiren artekoa 18:00etan hasita eta 31ean 11:00etan 95. VILLABONA & HAZPARNE errebote partida jokatuko da.
𝗘𝗦𝗞𝗨𝗭 𝗕𝗜𝗡𝗔𝗞𝗔𝗞𝗢 𝗡𝗔𝗚𝗨𝗦𝗜𝗘𝗡 𝗦𝗔𝗡𝗧𝗜𝗢 𝗧𝗫𝗔𝗣𝗘𝗟𝗞𝗘𝗧𝗔