Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du Santu Guztien Egunean Amasako hilerrira joan-etorriak egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala

Autobusa Olaederra kiroldegitik atera eta Amasako plazara igoko da 09:30ak eta14:00ak bitartean

Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko du azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunean, Villabona eta Amasa arteko joan-etorriak errazteko.

Autobusa Olaederra kiroldegitik aterako da eta Amasako plazara igoko da orduero. Lehenengo autobusa 09:30ean aterako da kiroldegitik, eta azkena 14:00etan abiatuko da Amasatik behera.

  • Olaederra kiroldegitik Amasako plazara: 09:30, 10:30, 11:30, 12:30 eta 13:30etan
  • Amasako plazatik Olaederra kiroldegira: 10:00, 11:00, 12:00, 13:00 eta 14:00etan

Zerbitzu honen bidez Udalak herritarren joan-etorriak erraztu nahi ditu auto partikularraren erabilera murriztuz. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA