DenON Txermin: auzoko kaleak eta espazio publikoak hobetzeko parte-hartze prozesua abiatu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala

Urriaren 14an eta 29an parte-hartze saio irekiak egingo dira, eta herritarren iritziak jasotzeko galdetegi digitala urriaren 9tik 30era egongo da zabalik.

Udalak DenON Txermin izeneko parte-hartze prozesua jarri du abian, Txermin auzoko kaleak eta espazio publikoak hobetzeko egitasmoaren batan, auzokideen ekarpen eta proposamenak jaso eta kontuan hartzeko helburuarekin.

Aurrez, pasa den urtean hasita, Udalak lanketa bat burutu du auzoaren egoeraren diagnostiko zorrotz eta sakon bat osatuz. Diagnostiko horrek hainbat datu garrantzitsu jasotzen ditu, bestek beste, auzoko eraikinen eoera, lurzoruen erabilerak, egoera demografikoa, bertan kokatzen diren jarduera ekonomikoak, trafikoa, oinezkoen ibilbideak, berdeguneak etab. 

Datorren astean abiatuko den prozesuaren bidez, auzotarren iritziak eta ekarpenak jaso nahi dira, besteak beste, mugikortasunari, irisgarritasunari, segurtasunari, trafikoari, aparkalekuei, jolas parkeei, berdeguneei, hiri-altzariei edota argiztapenari buruz.

Ez da Hirigintzako ezagutzarik behar parte hartzeko. Etorkizuneko auzoa diseinatzeko garaian, Txerminen bizi, lan egin, auzotik igaro edo bertako espazioak erabiltzen dituzten herritarren iritziak kontuan hartzea, oso garrantzitsua da Udalarentzat.

Parte hartzeko saio irekiak Txermingo udal-lokaletan egingo dira (Txermin Kalea 15, behean):
•    Ezagutu saioa: urriaren 14an, asteazkena, 18:30ean. Auzoaren diagnostikoa aurkeztu, zalantzak argitu eta lehen ekarpenak jasoko dira.
•    Parte hartu saioa: urriaren 29an, osteguna, 18:30ean. Ekarpenak taldeka landu eta proposamenak garatuko dira.
•    Itzulketa saioa: prozesuaren emaitzak aurkeztu eta azken ekarpenak egiteko.

Horrez gain, GALDETEGI DIGITALA urriaren 9tik 30era egongo da zabalik.

Txermin guztion artean hobetzeko, zure ekarpena behar dugu. Animatu eta parte hartu!

Ikusi aurkezpen bideoa

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA