Udalaren kultur ikastaroetan izena emateko epea irekiko da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala

Bi eratara egin daiteke matrikulazioa: www.villabona.eus webguneko formularioaren bidez edo Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Bihar, irailak 11, Udaleko Kultura sailak 2026-2027 ikasturterako antolatu dituen ikastaroetan izena emateko epea irekiko da. Ikastaro hauek kultura eta aisialdiarekin lotutako hainbat gai jorratuko dituzte, eta haur zein helduei zuzenduta daude.

Haurrei zuzendutako ikasturte osoko ikastaroak:

  • Ballet
  • Pintura
  • Eskulanak

Helduei zuzendutako ikasturte osoko ikastaroak:

  • Egur lanketa
  • Arte aplikatuak
  • Pintura
  • Joskintza
  • Biodantza

Helduei zuzendutako ikastaro laburra:

  • Serigrafia (12 orduko ikastaroa)

Izena emateko epea irailaren 11tik 23ra izango da, eta bi eratara egin daiteke:


Izena eman duten ordenaren arabera osatuko dira ikastaroetako taldeak.

Ikastaroen matrikula ezin da zatitu: ikastaroa behin martxan dagoela hasteagatik edo ikastaroa bukatu baino lehen uzteagatik ez da gutxiago ordainduko. 

Informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko kultura@villabona.eus helbidera idatzi. 

Ez galdu aukera hau eta eman izena Amasa-Villabona kultur ikastaroetan! 

2026-2027 ikasturteko kultur ikastaroak

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA