Debekatuta dago landa eremuan, baso masetatik hurbil dauden eremuetan suak piztea. Beraz, asteartean San Juan Bezperako ohiturazko surik ez egitea eskatzen da. Egoera klimatiko honetan, sute arriskua oso handia da landa eta mendi inguruetan. Are gehiago, haizea badabil. Badakigu ohitura zahar hau baztertzea tamalgarria dela, baina zentzudunak izan eta mesedez ez piztu surik baserri eremuetan. Amasa eta Villabonako plazetako suak egingo dira, segurtasun neurriekin.