Argi berriak jarrita, Amalurra plazaren gainaldeko puntu beltza ezabatu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala 2026ko ekainaren 18a

Udalak herritarren segurtasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko konpromisoan aurrera jarraitzen du eta argiztapen publikoan hobekuntza lanak egin ditu azken egunotan.

Udal brigadako langileek, bi argi-puntu berri ezarri dituzte Amalurra Plazaren gainaldean (horietako batek hiru argiztapen-beso ditu). Jarduera honekin eremu horretako argiztapena nabarmen handitu da eta herrigunean identifikatuta zegoen puntu beltz edo eremu ilun bat ezabatu da. 

Gainera, Zubimusu Ikastolaren Zentroko eraikinaren atzealdea eta ondoko eskailerak argiztatu dira, segurtasuna areagotuz eta gauez edo argitasun gutxi dagoenean eremu horretatik ibiltzea erraztuz. Era berean, Villabonako elizaren atzeko aldea ere gehiago argiztatzea lortu da.

Esku-hartze honekin Udalak argiztapen eskasa duten puntuak kentzen eta argiteria publikoaren sarea indartzen jarraitzen du, espazio publikoak herritarrentzat seguruagoak eta  irisgarriagoak eginez.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA