Udal gobernu taldearen (EH Bildu) izenean Xabat Laborde euskara zinegotziak, Ipar Euskal Herrian euskararen ofizialtasuna ezinbestekoa dela eta bertako ikasleek azterketak euskaraz egiteko eskubide osoa dutela aldarrikatu zuen. Horrekin batera bat egin zuen Azterketak euskaraz taldea garatzen ari den borrokarekin eta babes osoa eskaini zien. EAJ-PNV eta PSE-EE taldeek ere aldeko bozka eman zioten mozioari, baina ez zuten adierazpenik egin.
Honakoa da Amasa-Villabonako Udalbatzak aho batez onartutako mozioa