Otsabi auzoan asfaltatze lanak egin ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala 2026ko maiatzaren 15a

Lan hauek gauzatzeko 37.987,38 euroko inbertsioa egin du Udalak.

Otsabiko bidegurutzea eta Arratzainera igotzeko bidegurutzea lotzen duen errepide zatia asfaltatu du Udalak aste honetan. Horrela, bidearen egoera hobetzeaz gain, erabiltzaileen segurtasuna ere bermatu nahi du.

Lan hauek Aldundia Amasako bidegurutzean egiten ari den obrak aprobetxatuz egin ditu Udalak, eta, horri esker, inguruko lanak koordinatu eta optimizatu ahal izan dira.

Asfaltos Urretxu enpresak egin du asfaltatzea, eta 37.987,38 euroko inbertsioa egin du Udalak.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA