Udaleku irekietan izena emateko epea, apirilaren 29tik maiatzaren 13ra

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala 2026ko apirilaren 28a

Uztailaren 1etik 22ra izango dira Udaleku Irekiak aurten. Bertan izena emateko interesa dutenek bihartik maiatzaren 13ra izango dute aukera.

Urtero bezala, HH2 eta LH6 arteko haur eta gaztetxoentzat Udaleku Irekiak antolatu ditu Udaleko Gazteria sailak. Uztailaren 1etik 22ra, astelehenetik ostiralera, 09:30etan egingo dute hitzordua Villabonako Gaztelekuan eta 13:00ak arte ekintza desberdinez disfrutatzeko aukera izango dute bertan izena ematen dutenek. HH2ko hartxoek ordu erdiko malgutasuna izango dute sartzeko eta ateratzeko garaian. Gainera, goizeko zaintza zerbitzua ere egongo da 08:00 etatik 09:30etara.

Izen-emateak apirilaren 29tik maiatzaren 13ra
Udaleku Irekietan izena eman nahi dutenek bihar, apirilaren 29an hasi, eta maiatzaren 13ra arte izango dute aukera. Horretarako, Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzura jo behar da, 08:00-14:00 ordutegian, edo udaleko erregistro elektronikoaren bitartez ere egin daiteke.
Gaztetxoaren osasun txartelaren fotokopia eta kontu korronte zenbakia aurkeztu beharko dira.

2026ko Udaleku Irekietako kuotak
Udaleku Irekietan parte-hartzeko kuotei dagokionean, banakakoek 91,73 euro ordaindu beharko dituzte. Bigarren anai-arrebatik aurrera, aldiz, 48,16 euro parte-hartzaile bakoitzeko.

Amasa-Villabonako Udalak hobariak eskaintzen ditu Udalekuetan parte hartzeko, betiere bizikidetza-unitateko kide guztien diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoak badira.

Amasa-billabonatarrek lehentasuna
Oraingo honetan ere, Amasa-Villabonan erroldatutakoek lehentasuna izango dute Udaleku Irekietan parte-hartzeko. Herrian erroldatuta ez daudenekin, aldiz, itxaron zerrenda bat osatuko da, eta plaza hutsak geratuz gero parte hartzeko aukera izango dute.

Bilera informatiboa, ekainaren 19an
Udaleku Irekietan izena eman dutenenen gurasoei programa aurkeztuko zaie aurrez. Bilera informatibo hori ekainaren 19an izango da, 18:00etan, Gurea antzokian.

Informazio gehiagorako
Argibide gehiagorako gazteria@villabona.eus helbidera mezu elektroniko bat idatzi edo 691 366 502 telefono zenbakira deitu.

Eskuorri informatiboa

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA