Realaren partida zuzenean Malkar plazako pantaila handian ikusteko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala 2026ko apirilaren 16a

Larunbatean Kopako finalaren emozioa bizitzeko aukera izango da Amasa-Villabonan, izan ere, zuzeneko emanaldia eskainiko da, Gurea antzokiko dorrean, Malkar plazara begira dagoen pantaila handian.

Reala eta Atletico de Madriden arteko norgehiagoka 21:00etan hasiko da, baina 19:30etatik aurrera Sevillarekin zuzeneko konexioa ezarriko da, Amasa-Villabonatik ere finala hasi aurreko giroa, partiduak sortutako urduritasuna eta Reala berriro txapeldun izatearen ilusioa sentitu eta partekatu ahal izateko.

Txuri-urdinen harrotasuna inoiz baino indartsuagoa den honetan, ez galdu Reala animatzeko eta bultzatzeko aukera! GUazen Reala!

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA