Martxan da liztor beltzaren tranpatze kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala 2026ko apirilaren 1a

Ekimena espezie inbaditzaile horren hedapena geldiarazteko prebentzio-ekintzen barruan sartzen da, liztor beltzaren presentzia arriskutsua baita ekosistemarentzat.

Liztor beltzaren aurkako tranpatze kanpaina abiarazi du Udalak Belarmendi eta Balerdipeko Erleakekin elkarlanean. Horrela, herriko ingurumen-osasuna bermatu eta biodibertsitatea zaindu nahi ditu.

Aurten instalatu den tranpa-kopurua pasa den urtean erregistratutako datuen arabera zehaztu da. Hau da, 2025ean detektatutako kabi bakoitzeko bi tranpa jarri dira 2026an. Beraz, iaz 16 kabi agertu zirela kontuan hartuta, aurten 32 tranpa jarri dira Amasa-Villabonako hainbat tokitan.

Kanpaina hau aurrera eramateko, Udalak 4.658,50 euroko inbertsioa egin du Tolomendi Landa Garapena agentziaren bitartez. Horrela, ingurune naturala babesteko eta espezie inbaditzaileak kontrolatzeko konpromisoa berretsi du.

Amasa-Villabonan zehar jarritako tranpak ez manipulatzeko edo kentzeko eskatzen die Udalak herritarrei. Era berean, kabiak detektatzen laguntzeko eta udal zerbitzuei edozein ikuskapenen berri emateko deia ere egiten du.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA