Kaleak garbitzeko makina berria eskuratu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala 2025eko azaroaren 5a

Udalak dagoeneko jaso du kaleak garbitzeko makina berria. Ibilgailu berezi hau funtsezkoa da garbiketaz arduratzen den udal-brigadak bere lana modu eraginkorrago eta seguruagoan egin dezan.

Aurreko makina zaharkitua zegoen eta urtean zehar arazo mekaniko ugari sortzen zituen. Horrek mantenu gastuak nabarmen handitzea ekarri zuen azken urteetan, eta ezinbestekoa zen berria eskuratzea.

Lizitazio prozesu publikoa amaitu ondoren, makina berri hau Ros Roca S.A.U. enpresaren bidez eskuratu du Udalak, eta, guztira, 187.489,50 euroko inbertsioa egin du tresna moderno eta eraginkor hau eskuratzeko.

Datozen asteetan, udal-langileak tresna berriaren funtzionamendua ikasi bitartean, bi makinak egongo dira martxan: berria eta zaharra. Horrela, garbiketa-zerbitzuak normaltasunez jarraituko duela ziurtatu nahi du Udalak. Langileak makina berria erabiltzeko formakuntza ikastaroa amaituta, urtarriletik aurrera, egunero ibiliko da makina berrira herriko  kaleetan.

Makina berriarekin kaleen garbiketa azkarragoa, isilagoa eta ingurumenarekiko jasangarriagoa izango da. Zerbitzuaren kalitatea hobetzea izan da inbertsioaren helburu nagusia.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA