Doako autobus zerbitzua Amasako hilerrira joan-etorriak egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala 2025ko urr. 31a, 07:29

Azaroaren 1ean, Santu guztien eguna dela eta, Udalak doako autobus zerbitzu berezia antolatu du Villabonatik Amasako hilerrira joan-etorriak errazteko

Larunbatean kanposantura joan nahi duten herritarrei Amasara igo eta handik jaisteko aukera eroso eta segurua eskaini nahi die Udalak.

Autobusak igotzeko eta jaisteko bidaiak egingo ditu honako ordutegian:

  • Olaederra kiroldegitik Amasako plazara:
    09:30, 10:30, 11:30, 12:30 eta 13:30etan

  • Amasako plazatik Olaederra kiroldegira:
    10:00, 11:00, 12:00, 13:00 eta 14:00etan

Udalak doako zerbitzu hori erabiltzera animatu nahi ditu herritarrak, Amasan aparkatzeko arazoak saihesteko eta trafiko pilaketak murrizteko.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA