Udalak bilera eskatu dio Hezkuntza sailburuari Fleming Herri Eskolan sukalde propioa sortzeko

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala

Atzo arratsaldean egindako osoko bilkuran Udalbatzak gehiengo osoz onartu zuen Fleming Herri Eskolak aurkeztutako mozioa.

Fleming ikastetxean sukalde propioa sortzearen gaia lantzeko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua den Begoña Pedrosarekin bilera ofiziala egitea eskatzen dio ikastetxeak Udalari.

Izan ere, azken hilabeteetan jangelaren gaia landu eta aurrera ateratzeko Hezkuntza Sailarekin egindako ibilbidearen ondoren, badirudi Pedrosa sailburuak iragarritako azken erabakian Fleming Herri Eskolako jangelaren proiektua aurreikusten diren jangela berrien zerrendatik kanpo utzi dutela. Horregatik, Fleming Herri Eskolak babesa eta laguntza eskatu behar izan dio Udalari, Hezkuntza Sailak bere erabakia aldatzeko helburuarekin.

Ikusi Fleming Herri Eskolak aurkeztutako mozioa

Hori horrela, gaur bertan Udalak ofizialki bilera eskaera luzatu dio sailburuari, eta Fleming Herri Eskolako hezkuntza-komunitatearekin harreman zuzenean jarraituko du, erakunde eskudunei ikastetxearen beharrak helarazteko eta prozesuaren jarraipena egiteko.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA