Udaleku Irekietan izena emateko epea: maiatzaren 12tik 23ra

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala

Uztailaren 1etik 21era izango dira Udaleku Irekiak aurten. Bertan izena emateko interesa dutenek maiatzaren 12tik 23ra izango dute aukera.

Urtero bezala, HH2  eta LH6 arteko haur eta gaztetxoentzat Udaleku Irekiak antolatu ditu Udaleko Gazteria sailak. Uztailaren 1etik 21era, astelehenetik ostiralera, 09:30etan egingo dute hitzordua Villabonako  Gaztelekuan eta 13:00ak arte ekintza desberdinez disfrutatzeko aukera izango dute bertan izena ematen dutenek. HH2ko hartxoek ordu erdiko malgutasuna izango dute sartzeko eta ateratzeko garaian. Gainera, goizeko zaintza zerbitzua ere egongo da 08:00 etatik 09:30etara.

Izen-emateak maiatzaren 12tik 23ra
Udaleku Irekietan izena eman nahi dutenek astelehenean, maiatzaren 12an, hasi eta maiatzaren 23ra arte izango dute aukera. Horretarako, Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzura jo behar da, 08:00-14:00 ordutegian. Gaztetxoaren osasun txartelaren fotokopia eta kontu korronte zenbakia aurkeztu beharko dira.

2025eko kuotak
Udaleku Irekietan parte-hartzeko kuotei dagokionean, Amasa-Villabonan erroldatutakoek 89,93 euro ordaindu beharko dituzte. Bigarren anai-arrebatik aurrera, aldiz, 47,22 euro parte-hartzaile bakoitzeko. 
Amasa-Villabonan ez erroldatutakoentzat 126,18 euro izango dira, parte-hartzaile bakarra izanez gero, eta bigarren anai-arrebatik aurrera, 66,24 euro bakoitzeko.

Amasa-Villabonako Udalak hobariak eskaintzen ditu Udaleku Irekietan parte hartzeko. Hauen eskaera egiteko, besteak beste, zerga ziurtagiria edo bizikidetza unitateko kide guztien diru sarreren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira izen-emateko garaian.

Amasa-billabonatarrek lehentasuna
Oraingo honetan ere, Amasa-Villabonan erroldatutakoek lehentasuna izango dute Udaleku Irekietan parte-hartzeko. Herrian erroldatuta ez daudenekin, aldiz, itxaron zerrenda bat osatuko da, eta plaza hutsak geratuz gero parte hartzeko aukera izango dute.

Bilera informatiboa, ekainaren 19an
Udaleku Irekietan izena eman dutenenen gurasoei programa aurkeztuko zaie aurrez. Bilera informatibo hori ekainaren 19an izango da, 18:00etan, Gurea antzokian.

Informazio gehiagorako
Argibide gehiagorako gazteria@villabona.eus helbidera mezu elektroniko bat idatzi edo 691 366 502 telefono zenbakira deitu.

2025eko Udaleku Irekien esku-orria

Izen-emate orria

Hobariak eskatzeko inprimakia

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA