Etorkizuneko zaintza plana egiteko informazio saioak antolatu ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala 2024ko urr. 28a, 13:22

Zainketa pertsonalekin eta etorkizuneko plangintzarekin lotutako gaiak oso garrantzitsuak dira herritar askorentzat, batez ere adineko senideak dituztenentzat edo gaixotasun kronikoei aurre egin behar dieten pertsonentzat. Horregatik, komunitatearen behar garrantzitsu bat asetzeko, Udalak kezka horiei helduko dieten “Hitz egin dezagun gure zaintzaz” izeneko informazio-saioak antolatu ditu azaroko astearteetarako.

Hitzaldi hauek etorkizuneko zaintzak aldez aurretik planifikatzeko informazioa eta tresna desberdinak eskaintzen dituzte, parte-hartzaileek beren osasunari eta etorkizuneko ongizateari buruzko erabaki informatuak hartu ditzaten.

INFORMAZIO SAIOEN EGITARAUA:

Azaroak 5, asteartea

• “Zuk jakitea nahi dut” gida.

Azaroak 12, asteartea

• Aurretiazko borondateen agiria – Hiltzen laguntzeko prestazioa (eutanasia)

Azaroak 19, asteartea

• Prebentziozko notario-ahalordeak

Azaroak 26, asteartea

• Laguntza eta zalantzak ebaztea – Dokumentuak betetzea

Informazio saio guztiak elebidunak eta dohainik izango dira, Salbadora Jubilatuen Elkarten, 17:00-19:00 ordutegian. Plazak mugatuak direnez, parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute aurrez salbadora1@gmail.com helbidera mezu bat bidalita edo Salbadora Jubilatuen Elkartean bertan, astearte eta ostiraletan, 10:00-12:00 ordutegian. Hizlaria Olaia Arana izango da.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean