Herriko leiho, balkoi eta terraza ederrenak sarituko ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala 2024ko uzt. 10a, 13:35

Atari bizi lehiaketaren helburua da herritarrek balkoiak eta terrazak mota guztietako landareekin apaintzea: lore, zuhaixka, igokari eta abarrekin. Santio jaietan, ederrenak eta originalenak sarituko dira.

Udaleko Ingurumen Sailaren ekimenak landareekiko errespetuzko jarrera berpiztu nahi du. Era berean, herritarrak beren etxeetako itxuraz eta osasunaz arduratzea sustatu nahi du.

Datozen egunetan epaimahaia herrian zehar ibiliko da
Lehiaketan parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman behar, nahikoa da etxeko balkoia loreekin apaintzea. Datozen egunetan epaimahaia herrian zehar ibiliko da eta balkoi eta terrazetako landareen kolorea, apaindura, itxura eta originaltasuna baloratuko ditu. Epaimahaia Udal ordezkaria, Ingurumen teknikaria eta lorezaintza enpresako kideek osatuko dute.

Hiru sari, uztailaren 25ean banatzeko
Atari Bizi lehiaketako sari banaketa uztailaren 25ean izango da, soka dantzaren ondoren. Irabazleari bi lagunentzako otordua eta Amasa-Villabonako dendan gastatzeko 150 euro emango zaizkio. Bigarren eta hirugarren sariak 100 euro eta 85 euro izango dira, hurrenez hurren, tokiko merkataritzan gastatzeko.

Udalak Atari bizi lehiaketan parte hartzeko deia egin die herritar guztiei.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean