Olaederra kiroldegiko kantxaren lurzorua eraberritzeko esleipen prozesua martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala

Esleipeinaren prezioa 169.326,51 eurokoa izango da.

Udalak Olaederra kiroldegiko kantxaren lurzorua eraberritzeko lizitazio prozesua hasi du. Proiektu honek Olaederrako instalazioak hobetzea du helburu, erabiltzaileentzako lurzoru seguruagoa eta modernoagoa eskainiz. Kontrataziorako baldintzak atzo izandako Tokiko Gobernu Batzarrean onartu ziren, eta esleipeinaren prezioa 169.326,51 eurokoa izango da.

Proiektu gauzatzeko interesa duten enpresek uztailaren 10era arte daukate proposamenak aurkezteko epea.

Informazio gehiago Kontratazio Publikoa Euskadin plataforman

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA