Herriko hainbat errepideetako asfaltatze laneei ekin die Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala

Egoera kaxkarrean dauden herriko hainbat zonaldeetako errepideak hobetzeko lanekin hasi da Udala gaur goizean bertan. Lan hauekin, orokorrean, errepideetan dauden hainbat zulo konponduko dira; lehenik fresaketa lanak eginez eta ondoren asfaltatuz.

Datozen egunetan honako zonaldeetan garatuko dira lanak:

• Laskibarko gasolindegiarako sarrera.
• Ubegun industrialdea (Resa Guipuzcoana).
• Sacemgo biribilgunea eta Zizurkilgo sarrera arteko errepidea.
• Sacemgo industria poligonoaren barnealdea.

Lan hauek gauzatzeko Udalak Asfaltos Urretxu enpresa kontratatu du, eta, guztira, 42.319,35 euroko inbertsioa egin du. Ekimen honen helburua da herriko bide-azpiegiturak hobetzea eta errepide horietatik igarotzen diren herritar guztien segurtasuna bermatzea.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA