Aiztondo Klasikaren antolatzaile batzordearekin lankidetza hitzarmena onartu du Udalbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala 2024ko ots. 14a, 08:48

Martxoaren 10ean izango da Aiztondo Klasika – Patxi Alkorta Memoriala lasterketa entzutetsua. Aurtengo edizioa Zizurkildik abiatu eta Asteasun amaituko da.

Jakina da txirrindularitza jarraitzaile ugari dituen kirola dela Amasa-Villabonan eta Aiztondo bailaran oro har. Beraz, kirol hori babestu eta sustatzeko helburuarekin, urtarrilaren 31n izandako Ohiko Osoko Bilkuran, Udalbatzak aho batez onartu zuen Udalak Aiztondo Klasika Batzordearekin lankidetza-hitzarmena sinatzea.

Hitzarmen horren bitartez, Amasa-Villabonako Udalak urtero 8.000 euroko dirulaguntza bideratuko du 23 urtez azpiko maila goreneko txirrindulari lasterketa hau antolatzeko.

6 urtetarako hitzarmena
Lankidetza-hitzarmen honek lasterketaren antolakuntza babesteaz gain, epe luzerako konpromisoa ere ezartzen du, Udalak 2027 urtera arte Aiztondo Klasikarekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzen baitu. Horrela, hauek izango dira datozen 6 urteetarako irteera eta helmuga herriak:

2024:
- Irteera: Zizurkil
- Helmuga: Asteasu

2025:
- Irteera: Aduna
- Helmuga: Amasa - Villabona

2026:
- Irteera: Alkiza
- Helmuga: Larraul

2027:
- Irteera: Asteasu
- Helmuga: Zizurkil

2028:
- Irteera: Amasa - Villabona
- Helmuga: Aduna

2029:
- Irteera: Larraul
- Helmuga: Alkiza

Espainiako Koparako puntuagarria den txirrindularitza lasterketa
Aiztondo Klasika - Patxi Alkorta Memoriala estatu mailako amateurren lasterketa garrantzitsuenetariko bat da eta Espainiako Koparako puntuagarria da. Amateur mailako txirrindularitza talde nagusiek parte hartzen dute eta lasterketa horretako irabazle askok txirrindularitza profesionalera jauzi egitea lortu dute.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean