Gauzak horrela, Fleming Herri Eskolak aurkeztutako mozioak honakoa eskatzen dio Udalbatzari:
- Arratzaingo eraikuntzan sukaldea egiteko eskaerarekin bat egitea.
- Sukaldea ahalik eta azkarren egiteko eskaera burutzea Hezkuntza Sailari.
- Arratzaingo sukaldean prestatutako otorduak Arroako eraikuntzara garraiatzeko baliabideak jartzeko eskaera egitea Hezkuntza Sailari.
- Sukaldea sortzeko beharrezkoak izango diren baliabide pertsonal, tekniko eta ekonomikoak jartzea, eta Hezkuntza Sailak eskatuko dituen udal-baimenak ematea.
Udalean ordezkaritza duten alderdiek aho batez onartu dute Fleming Herri Eskolak aurkeztutako mozioa.