Estalpe berria Arratzaingo eskola publikoaren patioan

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala 2024ko urt. 18a, 14:41


Herriko hezkuntza publikoaren azpiegiturak hobetzeko etengabeko ahaleginean, Udalak inbertsio berri bat gauzatu du Arratzaingo eskola eremuan.

Azken hilabeteetan, Fleming Herri Eskola eta Erniobea BHI ikastetxeek elkarbanatzen duten eraikinaren barne patioan estalpe berri bat jartzeko lanak egin ditu Udalak. Hemendik aurrera, beraz, beste espazio estali bat edukiko du Arratzaingo eskola eremuak, eta bertako ikasleek euria ari duenean ere patio estalia eta bertan dagoen parkea erabiltzeko aukera izango dute.

Inbertsio berri horrek 148.135,16 euroko aurrekontua izan du, eta dagokion esleipen prozesua egin ondoren, Udalak Cumenorte S.L. enpresari esleitu dizkio estalpea eraiki eta instalatzeko lanak. Obraren finantziaziorako, Udalak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Udalaguntza 2022 dirulaguntza lerrora aurkeztu zuen proiektua eta guztira 88.881,16 euro eskuratu ditu (inbertsio osoaren %60a).

Eraikinaren barne patioan ezarritako estalpe berriak, eguraldiaren gorabeheren eraginik gabe, aisialdia aire zabalean gozatzeko aukera berri bat ematen die Fleming zein Erniobeako ikasle eta hezitzaileei. Inbertsio berri hau Amasa-Villabonako Udalak Fleming Herri Eskolako zuzendaritzarekin adostutako eskola publikoaren azpiegitura eta instalakuntzak hobetzeko inbertsio-plangintzaren baitan kokatzen da.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean