Udalekuetako begirale edo zuzendari ikastaroa egin dutenentzat dirulaguntza eskatzeko epea ireki du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala 2023ko aza. 20a, 12:32

Udaleko Gazteria sailak udalekuetako begirale edo zuzendari ikastaroa egitera bultzatu nahi ditu amasa-billabonatarrak, eta aurten ere, dirulaguntza lerro bat abiatu du ikastaro hauek burutu dituzten gazteak diruz laguntzeko.

2023 urtean ikastaroa egiten ari diren, edo ikastaroa amaitu duten herritarrek abenduaren 10era arte daukate dirulaguntza eskaera egiteko aukera.

Diruz lagunduko diren ikastaroak
• Aisialdi eskoletan udalekuetako begirale ikastaroa.
• Aisialdi eskoletan udalekuetako zuzendari ikastaroa.

Onuradun izateko baldintzak
• Amasa-Villabonan erroldatuta egotea.
• 2023an ikastaroa burutzea, edo burutzen aritzea, edo 2022/2023 ikasturtean aisialdi eskola batean ikastaroa egiteko matrikulatuta egotea.
• Ikastaroa bukatzea eta gutxieneko aprobetxamendua izatea.
• Gutxienez, %85eko asistentzia izatea.
• Dirulaguntzak jasotzeko inolako debekuren batean sartuta ez egotea.

Eskaerak abenduaren 10era arte
Dirulaguntza eskaerak Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (Zuretzat) egin beharko dira, eta abenduaren 10a izango da azken eguna. Eskaera orriarekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

Eskaera orria

• NAN agiria
• Matrikula zenbat ordaindu duenaren agiria.
• Eskolako ziurtagiria. Bertan honakoa zehaztu beharko da:

  • Ikastaroa amaitu badu, berari dagokion titulua edo ziurtagiria.
  • Oraindik ikastaroa amaitu gabe badu, orain arteko asistentzia zenbatekoa izan den (ehunekotan). Ikastaroa amaitzean titulua edo ziurtagiria aurkeztu beharko da. 

Bestelako administrazioei eta erakunde publiko edo pribatuei egindako dirulaguntza eskaeren zein jadanik emandako dirulaguntzen gaineko aitorpena.

Dirulaguntzaren zenbatekoa
Udalak 2023 urtean aipatutako ikastaroak egin izanagatik edo egiten aritzeagatik, gehienez ere matrikularen %50eko dirulaguntza emango dio eskatzaile bakoitzari, eta, gehienez ere, 300 euroko laguntza jasoko du bakoitzak.

Dirulaguntzaren oinarriak

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean