Udalak lorezaintza zerbitzua kontratatzeko lizitazio prozesua abiarazi du

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala 2023ko aza. 15a, 15:01

Aurreko kontratuaren iraunaldia amaitzen denez, eta kontratua luzatzeko aukerarik ez dagoenez, Amasa-Villabonako Udalak lorezaintza-zerbitzua eskainiko duen hurrengo enpresa kontratatzeko lizitazio publikoa argitaratu du.

Kontratu honen bidez, udalerriko berdeguneak, parkeak, lorategiak, zuhaitzak, herri-bideetako bazterrak... txukun mantentzeko lanak bermatzen ditu Udalak. Ohiko mantentze-lanez gain, inausketak, garbiketak, landaketak eta berdeguneak urte osoan baldintza egokietan daudela ziurtatzeko beharrezkoak diren gainerako lanak ere egin beharko dira.

Kontratuak 2 urteko iraupena izango du eta urtebetez luzatzeko aukera eskaintzen du. Udalak, urtean, 168.846,66 euro + BEZ kopuruan baloratu du kontratu hau eta enpresek zifra hori murriztu beharko dute beren eskaintzetan.

Lizitazio honetan parte hartu nahi duten enpresek 2023ko azaroaren 27ra arte aurkeztu ditzakete hautagaitzak Kontratazioko Euskadiko Plataformaren bitartez.

Informazio gehiagorako deitu 943 69 21 00 telefono zenbakira.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean