Bueltan da “Ibilian” ekimena, adinekoen artean jarduera fisikoa sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala 2023ko aza. 3a, 13:18

Amasa-Villabonako Udalak, herriko adineko pertsonen osasunarekin eta ongizatearekin duen konpromisori eutsiz, Ibilian programa abiaraziko du berriro, herritar hauen artean jarduera fisikoa sustatzeko eta lagunarteko espazio berriak sortzeko.

Ekimen honen bidez, Amasa-Villabonako adinekoei herrian zehar ibilaldiak egiteko aukera eskainiko die Udalak astero, eta lehenengo hitzordua asteazken honetan bertan izango da, azaroak 8, goizeko 11:00etan, Erreboteko plazatik abiatuta. Ibilbidea amaitzean, salda beroaz gozatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek Salbadora jubilatuen etxean.

Erniobea BHI eta Zubimusu Ikastolako DBHko ikasleek boluntario gisa parte hartuko dute asteroko ibilaldietan. Horrela, komunitate-giroa sustatzeaz gain, belaunaldi ezberdinak elkarrekin harremantzea eta elkarrengandik ikastea izango da helburua.

Ezaguna da jarduera fisikoak pertsona guztien osasun-egoeran onurak eragiten dituela. Adineko pertsonen kasuan, gainera, garrantzi handiagoa du. Horregatik, Ibilian programak Amasa-Villabonako adineko pertsonei lagunartean jarduera fisikoa egiteko aukera eman nahi die, eta astean behin, asteazkenetan, ordubeteko ibilaldiak egingo dituzte.

Programa honetan, Amasa-Villabonako Udalaz gain, Santiago egoitzak, Salbadora jubilatuen etxeak, Olaederra kiroldegiak, Zubimusu ikastolak, Erbiobea BHIk, Uliazpik, Matia fundazioak, Goxarak, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak parte hartzen dute.

Deskargatu Ibilian programaren eskuorria

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean