Urriko programazioa aurkeztu du Kultura sailak

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala

Antzerkia, dantza, musika jaialdia, erraldoien topaketa… urrian ere bada zerekin gozatua Amasa-Villabonan!

Hilabeteari hasiera ematearekin batera, Udaleko Kultura sailak urriko kultur buletina argitaratu du. Haur zein helduentzako antzerki emanaldiek, dantza ikuskizunak, Aljibeko zuzeneko musika kontzetuek ez dute hutsik egingo Amasa-Villabonan.

Azpimarratzekoa izango da urriaren 21a. Goiz osoan zehar, Euskal Herriko hainbat tokitako erraldoien topaketa egingo da Villabonan, kalejira ere egingo dute herri osoan zehar. Erne! Buruhandiak ere bertan ibiliko baitira! Bestetik, ilunabarrean, geroz eta oihartzun handiagoa hartzen ari den Hellbona Metal jaialdia izango da Berdura plazan eta Aljibean. 

Hilabetero moduan, haur eta helduentzako film aukera zabala egongo da Gurea antzokian.

Ikusi egitarau osoa

Sarrerak on line

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA