Urteko mantentze-lanak egiteko eta instalazioak baldintza ezin hobean daudela ziurtatzeko baliatu du azken egunetako itxialdia. Gainera, erabiltzaileek itzuleran sei makina berri topatuko dituzte gimnasioko aretoan.
Udalak herritarren ongizatearekin duen konpromisoari eutsiz, eta kiroldegiko instalazioetan egiten ari den etengabeko hobekuntzaren baitan, Olaederrako gimnasiorako sei makina berri eskuratu ditu: hankak lantzeko bi makina, bularraldeko giharrak lantzeko pare bat aparailu, eta sorbaldak garatzeko beste bi makina. Horrela, Amasa-Villabonako Olaederra Kiroldegia abangoardiako kiroldegi gisa kokatzen da eskualdean, eta bazkide eta erabiltzaileei modu eraginkor eta erosoagoan entrenatzeko aukera eskaintzen die.
Udalak Gasteizko Exercycle, S.L. enpresan erosi ditu azken belaunaldiko ekipo berri hauek, eta, guztira, 15.499,86 euro inbertitu ditu.
Olaederra Kiroldegia, beraz, pronto dago bihartik aurrera bazkide eta erabiltzaileei ateak ireki eta, besteak beste, punta-puntako muskulazio makinekin ongi etorria egiteko.