Guztira Udalak 21.204 euroko inbertsioa egingo du eta lanak gauzatzeko Goiatz enpresa adunarra kontratatu du. Ekintza hau herriko eskola publikoaren azpiegiturak hobetzeko udalak duen 2023ko inbertsio planaren baitan kokatzen da.
Udalak lan hauek egin ahal izateko 12.722,69 euroko dirulaguntza lortu du EAEko hezkuntza Sailaren Udalaguntza laguntza lerroaren bidez.
Beste hainbat proiektu martxan Arratzaingo eskolan
Amasa-Villabonako Udalak, eskola publikoaren instalakuntzak eta azpiegiturak hobetzen jarraituko du eta datozen hilabeteetan Arratzaingo eskolan gasoleoa erabiltzen duten galdarak egokitu edo aldatuko dira aurrerantzean gas naturala erabiltzeko, eraikinaren erdialdeko patioa estaliko duen estalki berri bat eraikiko da eta komun egokitu berri bat jarriko da beheko solairuan. Proiektu hauek ere Udalaguntza dirulaguntza lerrora aurkeztu zituen Udalak eta egin beharreko inbertsioen kostuaren %60a jasoko du, guztira, 196.215 euro.