Kontsumo bonoen kanpaina berria irailaren 15etik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala 2023ko eka. 27a, 10:42

Irailaren 15ean abiatuko da Amasa-Villabonako Kontsumo Bonoen kanpainaren edizio berria eta abenduaren 9ra arte luzatuko da. Gure herriko merkataritza sustatzea helburu duen ekimen hau Amasa-Villabonako Udalak antolatu du Oria Merkatari Elkartearekin elkarlanean.

5.700 bono argitaratuko dira herriko merkataritza biziberritzeko
Udalak guztira 62.000 euroko inbertsioa egingo du Amasa-Villabonako merkataritza sustatzeko Kontsumo Bonoen 2023ko kanpainara, eta, guztira, 10 euroko balioa duten 5.700 bono jarriko dira herritarren eskura. Horrela, erosle bakoitzak 3 kontsumo bono lortuko ditu 20 euro jarrita, 6 kontsumo bono 40 euroren truke, eta 9 kontsumo bono 60 eurorengatik. Erosle bakoitzak, gehienez, 9 bono erosi ahal izango ditu denda bakoitzean. Beraz, kontsumo bonoen erabileraren bidez, herritarrek erosketetan %33ko aurrezpena eduki ahal izango dute.

Kontsumo bonoak kanpaina honi atxikitako dendetan erosi beharko dira, eta derrigorrezkoa izango da 16 urtetik gorakoa izatea. Bono hauek edozein bezerok erosi ahal izango ditu, bizilekua edozein delarik ere.

Saltokien izen-ematea, ekainaren 30era arte
Kanpaina honetara atxiki nahi duten merkatariek izena eman ahal izango dute ekainaren www.villabona.eus webgunean argitaratuko den formularioaren bidez. Izena emateko azken eguna 2023ko ekainaren 30a izango da.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean