LGTBI+ harrotasunaren astea ospatuko da Amasa-Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala 2023ko eka. 19a, 15:15

LGTBI+ komunitatearekin duen konpromisoari eutsiz, Udalak bat egiten du LGTBI+ kolektiboko pertsonen eskubideen eta inklusioaren aldeko borrokarekin. Hori horrela, Amasa-Villabonako harrotasunaren astea antolatu du datozen egunetarako. Beraz, gure herrian aniztasuna ospatzeko eta berdintasuna sustatzeko aukera paregabea izango dugu ekainaren 21etik 28ra, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna.

Amasa-Villabonako Harrotasunaren astearen egitaraua
Amasa-Villabonako harrotasunaren astearen baitan, ekintza desberdinez osatutako egitarau anitza prestatu du Udalak ekainaren 21etik 28ra.

Ekainak 21: ZARATA audiogida Aljibean, 17:00 - 21:00 ordutegian.
LGTBI+ kolektiboaren parte diren hamar euskal artistek istorio ezberdin bana azalduko dute aurikularren bidez. Guztiek, LGTBI+ kolektiboaren hausnarketa bat egitera bultzatuko dute entzulea.

Ekainak 22: Eihera Kooperatibak egindako planaren aurkezpena Aljiben arratsaldeko 19:00etan.
Eihera Kooperatibak LGTBI+ kolektiboko pertsonei bizi baldintza duinak bermatzeko burutu den lana aurkeztuko du, Zigor DZ eta Oier Laborderen partehartzearekin.
Ondoren, bertso-poteoa egingo da Villabonako kaleetan zehar Amaia Agirre eta Maider Arregi bertsolariekin.

Ekainak 27: Pride filmaren emanaldia Gurea antzokian, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera doan.
Meatzarien Sindikatu Nazionalak greba deitu zuen. Gay Harrotasunaren Londresko manifestazioan, lesbiana eta gay talde bat langileen familiei laguntzeko dirua biltzen hasiko da, baina sindikatuak ez du dirua hori onartuko.

Ekainak 28: Harrotu eta margotu, Olaederra kiroldegian, arratsaldeko 18:00etan.
Lurgatz Talde Feministak antolatuta, Betzaida Urtaza kontalariak ipuin kontaketa eskainiko du. Olaederra inguruko egurrezko baranda ere margotuko da ortzadarraren koloreekin. Ez ahaztu zure brotxa!

Aste osoko ekimen honen bidez, Amasa-Villabonako Udalak LGTBI+ pertsonen inklusioa, errespetua eta onarpena sustatu nahi ditu, eta herritar guztiak animatu nahi ditu bertan parte hartzera. Harrotasuna ospatzea aukera garrantzitsua da LGTBI+ kolektiboko pertsonei elkartasuna eta babesa adierazteko eta, era berean, gogorarazteko guztiek merezi dutela berdintasunez eta duintasunez tratatzea, haien orientazio sexuala edo genero-identitatea edozein dela ere.

Egitasmoaren kartela deskargatu

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean