Euskara ikasleek uztailaren 7ra arte eskatu dezakete Udalaren dirulaguntza

Erabiltzailearen aurpegia Villabonako Udala 2023ko eka. 7a, 13:42

Amasa-Villabonako Udalak herritarrak lagundu nahi ditu euskalduntze prozesuan, eta hauek euskara ikastaroetan parte hartzera bultzatzeko, diruz lagunduko ditu 2022-2023 ikasturtean euskaltegi edo barnetegiren batean ikastaroak egin dituzten herritarrak. Ez du axola herrian bertan eskainitako ikastaroren batean edo herritik kanpoko euskaltegiren batean ikasten aritu diren, Amasa-Villabonan erroldatuta egotea da baldintza bakarra.

Udalaren dirulaguntza HABEk eskainitakoaren osagarria izan daiteke
HABEren dirulaguntza jasotzeko aukerarik ez duten ikasle guztiek jaso dezakete Udalaren dirulaguntza (A1, A2, B1 eta B2 mailak). Kasu hauetan, matrikularen %100a ordainduko du Amasa-Villabonako Udalak.
C1 eta C2 mailetako ikasleek, aldiz, HABEren laguntza ekonomikoa jaso badute ere, Udalarena gehitu dezakete, beti ere, Udalaren dirulaguntza HABEk emandakoaren osagarria denean. Ikasle hauei, HABEren dirulaguntza kopurua kenduta, gainontzeko matrikula zatiaren %75a itzuliko zaie.
Bestetik, hurrengo ikasturteari begira, babesgabetasun egoeran dauden eta euskara ikasi nahi duten herritarrek Udalaren dirulaguntza aurrez jasotzeko aukera izan dezakete, teknikariak egoerari buruz egindako balorazioan oinarrituz.

Eskaerak, uztailaren 7ra arte
Dirulaguntza eskaerak Villabonako Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira 2023ko uztailaren 7ko 14:00ak arte, edo telematikoki, Udaleko erregistro elektronikoaren bidez.

Honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
a) Eskaera orria, behar bezala beteta.
b) Eskatzailearen Nortasun Agiria.
c) Euskaltegiak egindako ziurtagiria. Bertan honako gorabehera hauek zehaztu beharko dira:
— Ikastaroaren matrikulagatik ikasleak zenbat ordaindu duen.
— Eskatzailea zein mailatan hasi den eta zein maila hartu duen bukaeran.
— Euskaltegiak egindako ebaluazioak gainditu dituen ala ez.
— Asistentzia zenbatekoa izan den (ehunekotan).

Dirulaguntzen oinarriak

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean